Itxi

Baskonia

Atzeratutako partida

Real Madrilek lehen postua berretsi du Kirolbet Baskoniaren kontura (101-89)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Luca Vildoza argentinarra izan da gasteiztarren aldetik jokalari nabarmenena 22 punturekin.

  • Patricio Garino Rudy Fernandez defendatzen. Argazkia: EFE

    Patricio Garino Rudy Fernandez defendatzen. Argazkia: EFE

Real Madrilek Endesa Ligako lehen postua ziurtatu du Kirolbet Baskonia apal baten lepotik (101-89), 29. jardunaldiari zegokion atzeratutako partidan. Madrildarrek Rudy Fernandezen ekarpena izan dute giltzarri euren garaipena erdiesteko (16 puntu, 4 errebote, 6 asistentzia eta 28ko balorazioa), Luka Doncicek jokatu ezin izan duen partidan.

Balearretako hegalekoa arduratu da bere taldeak bigarren partzialean markagailuan alde egitea lortzeaz, baita azken laurdenean Luca Vildoza argentinarrak jarraian sartu dituen 10 puntuei erantzuteaz ere.

Izan ere, Baskoniako joko-antolatzaileak zazpi puntura murriztu du ordura arte talde zuriak zeukan abantaila, eta Pablo Lasok hutsartea eskatu behar izan du sei minuturen faltan, bisitarien bolada eteteko.

Aitzitik, hutsarte horren ostean, NBAn ibilitako jokalariak eraginkor jarraitu du, eta Liga amaitzeko lau jardunaldiren faltan bere taldeak lehen postua ziurtatu izan dezala ahalbidetu du. Baskoniak, berriz, bigarren tokian jarraitzen du Bartzelonarekin berdinduta.

Fitxa teknikoa:

Real Madril 101 (25+27+23+26): Causeur (11), Pantzar (-), Taylor (6), Reyes (14) eta Ayon (-) -hasierako bostekoa-, Fernandez (16), Radoncic (-), Yusta (4), Carroll (13), Tavares (6), Llull (14) eta Thompkins (17).

Kirolbet Baskonia 89 (24+20+18+27): Vildoza (22), Timma (7), Malmanis (-), Janning (13) y Poirier (10) -hasierako bostekoa - Shengelia (6), Beaubois (6), Voigtmann (12), Huertas (9), Diop (4) eta Garino (-).

Epaileak: Antonio Conde, Oscar Perea eta Martin Caballero. Ez dute inor kanporatu.