Itxi

Baskonia

102-82

Baskoniak Burgosi irabazi eta bigarren postuan amaitu du sasoi erregularra

eitb.eus

Kirolbetek 102-82 irabazi dio San Pablo Burgosi eta bermatu egin du denboraldi erregularra sailkapeneko bigarren postuan amaitzea. Playoffetako lehen aurkaria, zazpigarren sailkatua izango da.

Kirolbet Baskoniak 102-82 irabazi dio San Pablo Burgosi Endesa Ligako azken-aurreko jardunaldiko partida eta Arabako taldeak sailkapeneko bigarren postuan amaitu du denboraldi erregularra. Ondorioz, Pedro Martinezek zuzentzen duen taldearen lehen aurkaria playoffetan, zazpigarren sailkatua izango da.

Hasieratik nagusi izan da Baskonia (6-0 eta 11-2). Arabako taldearen nagusitasunari esker, abantaila handiak hartu ditu Pedro Martinezek zuzentzen duen taldeak eta 13 puntuko errenta lortu du lehen hamar minutuen amaieran (26-13). Bigarren laurdenaren gidoia eta lehenengoarena oso antzekoa izan da; Baskonia jaun eta jabe eta Burgos ezinean. Ondorioz, Gasteizko taldeak 13 puntuko abantaila mantendu du atsedenaldira iristean (46-33).

Atsedenaldiaren ostean, ordea, San Pablo Burgosek hobeto ekin dio neurketari eta desabantaila murriztea lortu du, 5 puntura hurbildu arte (56-51). Baskoniaren hirugarren laurdena oso txarra izan da. Hala ere, Arabako taldea aurretik iritsi da azken laurdenera (69-62). Azken hamar minutuetan, Kirolbet Baskonia berriro nagusi izan da, eta garaipen erosoa lortu du (102-82).

Fitxa teknikoa:

102 - Kirolbet Baskonia (26+20+23+33): Huertas (2), Janning (15), Timma (3), Voigtmann (4) eta Diop (6) -hasierako bostekoa-, Vildoza (18), Beaubois (20), Poirier (14), Shengelia (16) eta Garino (4).

82 - San Pablo Burgos (13+20+29+20): Fisher (13), Barrera (-), Gailius (11), Thompson (11) eta Huskic (10) -hasierako bostekoa-, Schreiner (10), Alex Lopez (8), Jenkins (4), Cancar (7), Vega (2), Sebas Saiz (6) eta Edu Martinez (-).

Epaileak: Fernando Calatrava, Rafael Serrano eta Antonio Sacristan. Saiz (min. 32) kanporatu dute faltak egiteagatik. Teknika adierazi diote Diego Epifaniori (min. 26).