Itxi

Baskonia

66-73 irabazi dute arabarrek

Caja Laboral Baskoniak ez du kale egin Banca Civicaren kantxan

Erredakzioa

Partida oso lehiatua izan da eta gogotik egin behar izan du lana talde arabarrak 66-73ko emaitzarekin partida irabazteko.

  • Caja Laboralek 66-73 irabazi du Banca Civicaren kantxan. Argazkia: EFE

    Caja Laboralek 66-73 irabazi du Banca Civicaren kantxan. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

66 - Banca Civica (15+18+13+20): Triguero (8), Calloway (2), Jasen (8), English (3), Bogdanovic (12) -hasierako bostekoa-, Davis (6), Satoransky (8), Rubio (10), Tepic (6) eta Urtasun (3).

73 - Caja Laboral (19+14+24+16): Teletovic (15), Oleson (15), San Emeterio (5), Golubovic (2), Prigioni (7) -hasierako bostekoa-, Ribas (4), M. Bjelica (15), Heurtel (10), N. Bjelica (-) eta Walsh (-).

Caja Laboral Baskoniak garaipen landua eta garrantzitsua lortu du Sevillan Banca Civicarenaurka 66-73ko emaitzarekin.

 Dusko Ivanovicekzuzentzen duen taldeak ondo ekin zion norgehiagokari eta lau puntukoabantailarekin bukatu zituen partidako lehen hamar minutuak (15-19). Bigarrenlaurdenean, ordea, ez zen fin ibili talde arabarra eta horretaz baliatu zenetxeko taldea aldeak murriztu eta partida berdintzeko (33-33).

 Atsedenalditikitzulita Baskoniak partidan izan zuen momenturik onena etorri zen. CajaLaboralek ez zion aukerarik eman erasoan Banca Civicari eta 11 puntuko aldealortu zuen hirugarren laurdenaren amaieran (46-57). Azken laurdenean, lan eginbehar izan zuten Ivanovicen mutilek, Banca Civicak ez baitzuen etsi azkensegundora arte. Dena den, ondo eutsi zion Caja Laboralek hirugarren laurdeneanlortutako abantailari eta garaipenak ez zien ihes egin (66-73).