Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

Bilbao Basket - Baskonia derbia Bilbon, eta GBCren partida Bartzelonan

Erredakzioa

Ponsarnauren taldeak 12:15ean jokatuko du Palaun. Miribillako derbia, aldiz, 18:00etan hasiko da.

  • Miribillak bilbotarren eta gasteiztarren arteko derbia hartuko du. Efe.

    Miribillak bilbotarren eta gasteiztarren arteko derbia hartuko du. Efe.

Bilbao Basketek Laboral Kutxa Baskonia hartuko du igandean Bilbao Arenan (18:00etan) Endesa Ligan duen laugarren postua defendatzeko helburuarekin.

Bilbotarrek Miribillako zaleen babesa izango dute, 10.000 zalek leporaino betetzea aurreikusita baitago.

Baskoniak, berriz, Kopatik kanpo geratu denez, 12 egun izan ditu jokoa hobetzeko eta denboraldiko bigarren zatia goiko postuetan amaitzeko. Lan horrek lehen emaitzak eman ditu ostiral honetan bertan, arabarrek garaipen garrantzitsua lortu baitute Euroligan, Anadolu Efesen aurka, 84-87.

Gipuzkoa Basket, Palaun

Gipuzkoa Basket Bartzelonaren krisialdiari etekina ateratzen saiatuko da (kataluniarrek Errege Kopako finala galdu berri dute), baina donostiarrek erronka zaila dute, behin bakarrik lortu baitute Palaun gailentzea; ACB ligan debuta egin zuteneko urtean, hain zuzen.

Jaume Ponsarnauk jokalari guztiak erabilgarri ditu, Mikel Motos hegalekoa izan ezik. David Doblasek orkatillan zituen arazoak gainditu ditu.