Itxi

Saskibaloia

Bilbao Basket-Baskonia

ACBk Miribillako 'gertaera tamalgarriak' gaitzetsi ditu

Erredakzioa

Era berean, disziplinazko prozesua azaldu du eta Espainiako Federazioari araudia birmoldatzeko komenentzia proposatuko diola jakinarazi du.

  • Jokalarien arteko liskarra egon zen Miribillan. Argazkia: EFE

    Jokalarien arteko liskarra egon zen Miribillan. Argazkia: EFE

ACBk Bilbao Basket-Laboral Kutxa partidako "gertaera tamalgarriak" gaitzetsi ditu, eta "joko garbiaren eta kiroltasunaren garrantziari" eutsi dio.

"Jazotakoa gure ligan ezohikoa dela kontutan hartuta, ACBk Juan Ramon Montero Estevez epaileak buru duen disziplinazko prozesuaren funtzionamendua azaldu nahi du":

1) Federazioak disziplinazko epaileari bidaltzen dizkio partida guztietako aktak.

2) Disziplinazko epaileak akten edukia eta espediente irekitzea aztertu egiten ditu.

3) Klubek arrazoibideak aurkez ditzakete, asteleheneko 18:00ak arte.

4) Bidezkotzat jotzen badu, disziplinazko epaileak ebazpenerako informazioa bilduko du.

5) Disziplinazko epaileak erabakia hartuko du, baina ez du horretarako denbora mugarik.

6) Arau-haustea arina izan daiteke (hilabete 1 eta 3 bitarteko ohartarazpena edo zigorra edo 600 euroko isuna), larria (hilabete bateko eta 2 urte bitarteko zigorra edo 4 partidakoa edo 600 eta 3.000 euro bitarteko isuna) edo oso larria (bi eta lau urte bitarteko zigorra eta 3.000 eta 15.000 euro bitarteko isuna). Oso larrietan izan ezik, epaileak kirol zigorra edo ekonokimoa gauzatu ahal izango du, hots, ezin izango ditu biak ezarri.

7) Klubek, entrenatzaileek eta jokalariek 10 eguneko epea izango dute helegitea aurkezteko. FEBeko Apelazioa Batzordeak, bestalde, 30 egunekoa izango du auzia ebazteko.

8) Behin helegitea ebaztuta, kaltetuek helegite berri bat aurkeztu ahal izango dute TADen (Kirolaren Administrazio Auzitegia).

Amaitzeko, ACBk Espainiako Saskibaloi Federazioari disziplinazko araudia birmoldatzeko komenentzia proposatuko diola jakinarazi du. Hurrengo egunetan egiteko asmoa dauka.