Itxi

Saskibaloia

Top 8a

Bartzelonak eta Real Madrilek ez dute hutsik egin

Agentziak | Erredakzioa

Kataluniarrak Olinpiakos mendean hartu dute 73-57. Madrildarrek, berriz, espero baino arazo gehiago izan dituzte Anadolu Efesen aurkako lehen partida irabazteko (80-71).

  • Bartzelona aise gailendu zaio Olinpiakosi. Efe.

    Bartzelona aise gailendu zaio Olinpiakosi. Efe.

Bartzelonak Lauko Finala jokatzeko lehen pausoa eman du Olinpiakosi 73-57 irabazita.Kataluniarrak jaun eta jabe izan dira partida hasieratik, eta greziarrek gehiegi igarri zuten Vassilis Spanoulis taldeko izarraren hutsa.

Olinpiakosen entrenatzaileak joko oso fisikoa eta defentsan oinarritutakoa planteatu du, baina Xavi Pascualen taldeak ondo aurre egin dio egoerari. Bartzelona errebotean nagusi izan da, eta biko saskiraketetan egindako hutsak hirukoen konpondu dituzte.

Fitxa teknikoa:

73 - Bartzelona (20+15+15+23): Satoransky (9), Navarro (10), Thomas (5), Doellman (-), Tomic (6) –hasierako boskotea-, Lampe (8), Oleson (5), Pleiss (6), Marcelinho Huertas (3), Hezonja (5), Nachbar (10) eta Abrines (6).

57 – Olinpiakos (8+18+12+19): Spanoulis (1), Mantzaris (4), Darden (2), Printezis (4), Dunston (5) –hasierako boskotea-, Lafayette (5), Lojeski (5), Papapetrou (5), Hunter (7), Agravanis (9), Sloukas (5) eta Petway (5).

 

Real Madrilen garaipena

Real Madrilek lehen garaipena lortu du Anadolu Efesen aurkako playoffeko lehen partida, 80-71.

Madrildarrek KC Riversek egindako hirugarren laurdenari esker irabazi dute norgehiagoka. Jokalariak ez du hirukoetan hutsik egin, bata bestearen atzean sartu ditu, eta hor egon da garaipenaren gakoa.

Fitxa teknikoa:

80 - Real Madril (22+13+26+19): Rivers (21), Rudy (10), Reyes (12), Ayón (14) y Llull (6) –hasierako boskotea-, Rodríguez (5), Carroll (3), Bourousis, Slaughter, Maciulis (3) eta Nocioni (6).

71 - Anadolu Efes (20+23+10+18): Perperoglou (5), Draper (6), Janning (6), Bjelica (6) y Krstic (9) –hasierako boskotea-, Heurtel (4), Lasme (6), Saric (13) Balbay, Osman (11) eta Batuk (5).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euroliga