Itxi

Saskibaloia

Top 8a, bigarren partida

Real Madrilek irabazi egin du; Bartzelonak, berriz, galdu

Agentziak | Erredakzioa

Madrildarrek Efes mendean hartu dute 90-85, kanporaketako bigarren partidan. Bartzelonak, aldiz, atzerapausoa eman du Olinpiakosekin 63 eta 76 galduta.

  • Andres Nocioni, Real Madrileko jokalaria. Efe.

    Andres Nocioni, Real Madrileko jokalaria. Efe.

Real Madrilek Euroligako final laurdenetako bigarren puntua lortu du, Anadolu Efesi 90-85 irabazita. Ondorioz, madrildarrak Lauko Finalean sartzeko garaipen bakar batera daude. Sergio Llull izan da partidako jokalaririk onena, 18 punturekin.

Sergio Llull izan da partidako jokalaririk onena, 18 punturekin. Efes aurretik joan da bigarren zatiko minutu askotan, baina azken txanpan kale egin dute, eta ezin izan diote Madrilen jokoari aurre egin.

Matt Janningen hirukoak 86 eta 85ekoa jarri du markagailuan, bukaerarako segundo gutxiren faltan, baina Istanbuleko taldeak ez zuen aurkera probetxatu.

Fitxa teknikoa:

90 - Real Madril: Llull (18), Rivers (14), Rudy Fernández (15), Ayón (8) eta Reyes (6) –hasierako boskotea--; Bourousis (-), Maciulis (-), Carroll (6), Nocioni (10), Rodríguez (11) eta Slaughter (2).

85 - Anadolu Efes: Draper (5), Perperoglou (11), Heurtel (16), Bjelica (2) eta Lasme (2) –hasierako boskotea --; Osman (12), Batuk (-), Janning (3), Krstic (23), Saric (11) eta Balbay (-).

Partzialak: 22-16, 15-29, 26-21 eta 27-19.

 

Bartzelonaren hutsa

Olinpiakosek erakustadia eman du Plau Blaugranan (63-76) eta Bartzelonaren aurkako kanporaketa berdindu egin du. Ondorioz, kataluniarrak Grezian jokatuko dituzten bi partidetatik bat irabaztera behartuta daude, Madrilen jokatuko den Lauko Finalerako sailkatzeko aukerak izateko.

Bartzelona negargarri aritu da hiruko jaurtiketetan, eta merezita galdu dute partida. Greziarrak jaun eta jabe izan dira denbora osoan, Vassilis Spanoulisen gidaritzapean (16 puntu) eta Georgeos Printezisen partida bikainari esker (22 puntu eta 9 errebote).

Fitxa teknikoa:

63 - Bartzelona (10+15+20+18): Satoransky (8), Navarro (16), Thomas (1), Doellman (2), Tomic (14) –hasierako boskotea-, Huertas (6), Hezonja (3), Abrines (-), Pleiss (4), Thomas (1), Jackson (3), Lampe (6) eta Nachbar (14).

76 -Olinpiakos (15+20+21+20): Spanoulis (16), Mantzaris (12), Printezis (22), Dunston (4), Darden (-) –hasierako boskotea- Hunter (8), Papapetrou (-), Sloukas (2), Agravanis (-), Lafayette (3) eta Lojeski (9).