Itxi

Saskibaloia

Asteartean, 19:00tik aurrera

Olinpiakos-Bartzelona eta Anadolu Efes-Real Madril, zuzenean

Erredakzioa

Olinpiakosek eta Bartzelonak neurketa bana irabazi dute, eta Madrileko taldeari garaipen bakarra falta zaio finalerdietan sartzeko. Zuzenean emango dituzte partidak ETB-4k eta eitb.eus-ek, asteartean.

  • Olinpiakos-Bartzelona, asteartean 19:00etan / EFE.

    Olinpiakos-Bartzelona, asteartean 19:00etan / EFE.

ETB-4k eta eitb.eus-ek zuzenean emango dituzte Euroligako bi partida, finalerdietara iristeko bidean garrantzitsuak.

Olinpiakos eta Bartzelona aurrez aurre arituko dira Atenasen. Neurketa bana irabazi dute biek. Kataluniako taldeak irabazita, Bartzelonan beste norgehiagoka bat irabaztea ziurtatuko lukete. 19:00etan hasiko da neurketa.

Estanbulen, bestalde, Andalu Efesen aurka arituko da Real Madril. Irabazita, kanporaketa itxiko luke. Bi garaipen ditu Madrileko taldeak, baina ez dira fio. 20:55tan hasiko da.

Fenerbahce Ulker, Maccabi Electra, CSKA Mosku eta Panthinaikos dira fase honetan ari diren beste taldeak.

beste taldeak.