Itxi

Saskibaloia

Madrilen jokatuko dute

Real Madril-Fenerbahce eta CSKA-Olinpiakos, Lauko Finaleko neurketak

Agentziak | Erredakzioa

Pablo Lasoren taldeak Anadolu Efes kanporatu du laugarren partidan. Bartzelonak, berriz, agur esan dio lehiaketari, Olinpiakosekin galduta.

  • Bartzelonak agur esan dio lehiaketari, Spanouliesen Olinpiakosekin. Efe.

    Bartzelonak agur esan dio lehiaketari, Spanouliesen Olinpiakosekin. Efe.

Real Madrilek Fenerbahceren aurka neurtuko ditu indarrak eta Moskuko CSKAk, berriz, Olinpiakosen aurka, Euroligako Lauko Finalean. Partidak Madrilen jokatuko dira maiatzaren 15a eta 17a bitartean.

Real Madrilek Istanbulen lortu du Lauko Finalerako txartela, Anadolu Efesi laugarren partidan 63 eta 76 irabazita. Olinpiakosi dagokionez, talde greziarrak Bartzelona kanporatu du, 71 eta 68 gailenduta, azken segundoan sartutako hirukoari esker.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euroliga 2024