Itxi

Saskibaloia

Maiatzaren 15etik 17ra

Ikuskizuna eta kilate askotako saskibaloia, Lauko Finalean

Agentziak | Erredakzioa

Real Madril eta Moskuko CSKA dira faborito nagusiak. Partida guztiak zuzenean emango dituzte ETB4n eta eitb.eus-en.

  • Spanoulis, Laukoo Finaleko izarretako bat. Argazkia: Efe.

    Spanoulis, Laukoo Finaleko izarretako bat. Argazkia: Efe.

Real Madril, CSKA Mosku, Fenerbahce eta Olinpiakos taldeak arituko dira nor baino nor gehiago, Euroligako Lauko Finalean, maiatzaren 15etik 17ra. Gehiengoaren arabera, historiako Lauko Finalik onena izango da aurtengoa.

Real Madril eta CSKA dira favorito nagusiak, eta apustuetan errusiarrak madrildarren aurretik dira, gutxigatik bada ere, eta Real Madrilek etxean jokatzen duen arren. Hori bai, ez litzateke ezusteko handia izango Fenerbahcek edo Olinpiakosek ere finalerako txartela lortzea.

Hori guztia kontuan izanda, Lauko Finalean emozioa, ikuskizuna eta kilate askotako saskibaloia espero dira; Europako saskibaloirik onena, alegia.

Real Madril: azken finaletako porrotak ahaztu nahian

Real Madril, etxeko taldea, da hain zuzen Euroligan titulu gehien lortu duenea. Zortzi guztira, baina gehienak duela urte asko lortutakoak. Azken titulua duela 20 urtekoa da, 1995ekoa.

Madrildarrek azken bi urteetako finalak jokatu eta galdu dituzte, eta laugarren aldiz jokatuko dute finala azken bost urteetan.

Moskuko CSKA: favorito nagusia

Moskuko CSKA kiniela guztietan agertzen da, eta beti faborito gisa. Izarrez betetako taldea da, Europako jokalari onenetarikoak talde errusiarrean jokatzen dute.

CSKA, gainera, aurtengo Euroligan puntu gehien egin dituen taldea da: 87,8 puntu batez beste.

Olinpiakos: Spanoulis ‘killer’aren taldea

Olinpiakos Vassilis Spanoulis baino gehiago da, joko antolatzailea ‘killer’ hutsa eta taldeko motorra den arren.

Greziarrak bederatzigarren aldiz dira Lauko Finalean, eta gailenduz gero laugarren aldiz altxatuko lukete kopa.

Fenerbahce: debutaria

Azkenik, Fenerbahce dago. Turkiarrek debuta egingo dute Lauko Finalean, inoiz ez dute jokatu Euroligako finala jokatu, eta, ondorioz, ez dute inoiz txapelketa irabazi.

Irabaziko balute, Turkiako talde bat lehen aldiz gailenduko litzateke Euroligan.

Egutegia (partida guztiak zuzenean emango dituzte ETB4k eta eitb.eus-ek):

 

Ostirala, maiatzak 15. Finalerdiak:

Moskuko CSKA - Olinpiakos        18:00etan

Real Madril - Fenerbahce              21:00etan

 

Igandea, maiatzak 17. Finala:

Finalerdietako galtzaileak (3. eta 4. postua)        17:00etan

Finalerdietako irabazleak (Finala)                       20:00etan

00etan