Itxi

Saskibaloia

Bartzelona-Unicaja (77-74)

Bartzelona Real Madrili batu zaio finalean

Agentziak | Erredakzioa

Unicaja azken unera arte saiatu da kanporaketa iraultzen, baina Kataluniako taldeak bederatzigarren finalera heltzea lortu du.

0:37

Endesa Ligako finala Bartzelonak eta Real Madrilek jokatuko dute, iazko txapeldunek Unicajaren aurkako bosgarren neurketa irabazi baitute. Biek izan dituzte aukerak, eta Malagakoak nagusi izan dira partida hasieran, baina Bartzelona hobea izan da azken zatian.

Bi taldeak topera egon dira, kaporaketa gogor eta luzean, baina Xabi Pascualek entrenatzen dituen mutilak nagusi izan dira errebotean; finalerako pasea lortzeko gakoa izan da. Ostiralean, ekainaren 19an, hasiko da finala, 19:00etan.

Finala ordutegiak:

Lehenengo partida:
Real Madril-Bartzelona
Ostirala, ekainak 19, 19:00

Bigarren partida:
Real Madril-Bartzelona
Igandea, ekainak 21, 12:30

Hirugarren partida:
Bartzelona-Real Madril
Astazkena, ekainak 21, 19:00

Beharrezkoak izanez gero:

Laugarren partida:
Bartzelona-Real Madril
Ostirala, ekainak 26, 19:00

Bosgarren partida:
Real Madril-Bartzelona
Igandea, ekainak 28, 12:30