Itxi

Saskibaloia

Titulurako playoffa

Llullek Bartzelona hondoratu du, eta Madrilek eskura dauka titulua

Agentziak | Erredakzioa

Pablo Lasoren taldea 2 eta 0 jarri da aurretik, Endesa Liga irabazteko playoffean. Hirugarren partida asteazkenean jokatuko dute, Bartzelonan.

  • Hirugarren partida asteazkenean jokatuko dute, Bartzelonan. Efe.

    Hirugarren partida asteazkenean jokatuko dute, Bartzelonan. Efe.

Real Madrilek 100 eta 80 hartu du mendean Bartzelona Endesa Ligako titulua irabazteko kanporaketako bigarren partidan, Sergio Llulek egindako partida ikusgarriaz baliatuta.Madrildarrak 2 eta 0 dira aurretik kanporaketan, hau da, txapeldun izateko garaipen bakarra lortu behar dute. Hurrengo partida, kanporaketako hirugarrena, Bartzelonan jokatuko dute, asteazkenean.

Pablo Lasoren taldeak alde izan du neurketa hasieratik, hiruko jaurtiketetan maisu aritu baitira. Gauzak horrela, lehen laurdenean 31 eta 10 jarri dira aurretik zuriak. Xavi Pascualen taldeak berriz, ez du erreakzionatzen jakin, eta galduta ibili da partida osoan.

Fitxa teknikoa:

100 - Real Madril (31+18+26+25): Rivers (5), Rudy (17), Reyes (6), Ayón (12) y Llull (24) -hasierako boskotea- Carroll (9), Rodríguez (4), Nocioni (7), Maciulis (5), Mejri (6) eta Slaughter (5).

80 - Bartzelona (10+22+24+24): Abrines (9), Satoransky (10), Thomas (1), Lampe y Tomic (11) -hasierako boskotea-, Hezonja (5), Oleson (1), Marcelinho (7), Doellman (24), Jackson (3), Pleiss (4) eta Nachbar (5)