Itxi

Saskibaloia

Maiatzaren 19tik 21era

Istanbul, 2017ko Lauko Finalaren egoitza

Agentziak | Erredakzioa

16.000 zaleentzako jesarleku dituen Sinan Erdem Dome pabiloian jokatuko da aurten Euroligako Final Fourra.

  • CSKA, azken txapelduna

    CSKA, azken txapelduna

Euroligak baieztatu du gaur 2017ko Lauko Finala Istanbulen jokatuko dela. Sinan Erdem Dome izeneko pabiloian egingo da aurten Europako saskibaloiaren festa maiatzaren 19tik 21era.

Istanbulek hirugarren aldiz hartuko du Lauko Final bat. 1992. urtean izan zen aurrenekoa, Abdi Ipekci pabiloian; bigarrena  Sinan Erdem Dome bertan izan zen 2010. urtean.