Itxi

Saskibaloia

Emakumezkoen Liga

Araski eta Gernika, hirugarren postuaren borrokan

eitb.eus

Emakumezkoen Ligako hirugarren postua jokoan egongo da Lacturale Araski eta Lointek Gernika Bizkaiaren arteko euskal derbian, larunbatean 18:30etan.

  • Araski

    Araski

Lacturale Araski eta Lointek Gernika Bizkaia aurrez aurre arituko dira Mendizorrotzan, larunbatean 18:30etan, hirugarren postua irabazteko euskal derbian, Emakumezkoen saskibaloi Ligan. Neurketa zuzenean emango du eitb.eus-ek.

Arabako eta Bizkako hiru aldiz taldeek elkarren aurka jokatu dute denboraldi honetan, eta guztietan Gernikako taldea izan da nagusi. Denboraldiak beste derbi bat eman dezake, Gironako Erregina Kopa jokatzeke dago eta.

Bi taldeak egoera desberdinetan helduko dira partidara. Lacturale Araski Madrilen irabaztetik dator, eta Lointek Gernika denboraldiko momentu txarrenean dago, azken lau partidetatik hiru galdu dituelako.