Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

Real Madrilek finalerako txartela lortu du Unicaja kanporatuta

Erredakzioa

Endea Ligako finalerdietako kanporaketako hirugarren partida irabazi du Lasok zuzentzen duen taldeak (73-76) eta aurreko bi neurketak ere irabazi zituenez, finalean da.

  • Sergio Llull. Argazkia: EFE

    Unicaja-Real Madrid (73-76). Argazkia: EFE

Real Madril da Endesa Ligako finalerako txartela lortu duen lehen taldea. Titulua lortzeko playoffetako finalerdietako hirugarren partida irabazi dio Unicajari (73-76) Martin Carpenan eta aurreko biak ere irabazi zituenez, 3-0eko emaitzarekin gainditu du kanporaketa.

Madrileko taldearen aurkaria Baskonia eta Valentzia taldeen arteko kanporaketatik aterako da. Momentuz, Valentziarrek abantaila dute (1-2) eta astelehenean jokatuko da laugarren neurketa. Valentziak irabaziz gero, finalera sailkatuko da.

Fitxa teknikoa:

73 - Unicaja (14+19+19+21): Diaz (9), Smith (6), Diez (-), Brooks (5), Musli (8) -hasierako bostekoa-, Fogg (8), Suarez (9), Nedovic (14), Okouo (2) eta Eyenga (12).

76 - Real Madril (11+20+20+22): Llull (12), Rudy Fernández (5), Maciulis (-), Ayón (10), Randolph (13) -hasierako bostekoa-, Carroll (6), Reyes (8), Nocioni (5), Doncic (10), Taylor (7) eta Hunter (-).

Epaileak: Perez Perez, Peruga eta Calatrava.

eta Calatrava.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Saskibaloia