Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

Real Madril gainditu eta bere historiako lehen liga irabazi du Valentziak

Agentziak | Erredakzioa

Pedro Martinezen taldeak bigarren laurden ikusgarria egin du, eta 24 eta 3ko partzialarekin aukerarik gabe utzi dute talde madrildarra.

6:58

Valentzia Basket da Endesa Ligako txapeldun berria, Real Madrilen aurkako finaleko laugarren partidan beste erakustaldi bat eman ondoren (87-76).

Valentziarrak 3 eta 1 gailendu dira finalean eta euren historiako lehen Liga titulua irabazi dute, Madrilek eta Bartzelonak azken sei urteetan izandako nagusitasunarekin amaituz.

Pedro Martinezen taldeak bigarren laurden ikusgarria egin du, 24 eta 3ko partzialarekin aukerarik gabe utzi dute talde madrildarra. Pablo Lasorenek azken minutuetan estutu dute, eta lau minuturen faltan sei puntura jarri dira (75-69). Baina Valentziak bereari eutsi dio, 23 puntuko aldea ere izan du, eta tituluak ez dio ihes egin.

Valentziak historia egin du bere lehen Liga irabazita. Errebotean egon da gakoetako bat, eta horrek valentziarren alde egin du.

 

 

Fitxa teknikoa

87 - Valentzia Basket (19+29+19+20): Diot (11), San Emeterio (7), Sastre (19), Sikma (8), Dubljevic (1) -hasierako boskotea- Sato (10), Thomas (12), Vives (3), Rafa Martínez (9) eta Oriola (7).

76 - Real Madril (20+11+25+20): Llull (23), Rudy Fernández (8), Taylor (7), Reyes (6), Ayón (10) -hasierako boskotea- Nocioni (6), Doncic (2), Randolph (1), Carroll (11) eta Maciulis (2).