Itxi

Saskibaloia

Behartuta

Lointek Gernikak Casillan jokatuko du EuroKopa

eitb.eus

Uztailaren 4an Munichen egingo den zozketan jakingo dute bat edo bi aurre kanporaketa jokatu beharko dituzten.  

Lointek Gernika Bizkaia taldeak Casillako pabiloian jokatuko du datorren denboraldian bere Eurokopako partida guztiak.

Maloste, talde bizkaitarraren kantxa, FIBAk eskatzen duen zale kopurura ez da heltzen, beraz, irtenbide bat bilatu behar izan dute, Gerardo Candina presidenteak jakitera eman duen bezala.

Uztailaren 4an Munichen egingo den zozketan jakingo dute bat edo bi aurre kanporaketa jokatu beharko dituzten multzoetako faserako sailkatu ahal izateko.