Itxi

Saskibaloia

Endesa Liga

Ibon Navarro, UCAM Murtziako entrenatzaile berria

Erredakzioa

Euskal teknikariak urtebeterako kontratua sinatu du Murtziako taldearekin eta Katsikaris ordezkatuko du karguan.

  • Ibon Navarro. Argazkia: EFE

    Ibon Navarro. Argazkia: EFE

Ibon Navarro euskal teknikariak UCAM Murtzia taldea zuzenduko du datorren denboraldian Endesa Ligan. Hala jakinarazi du Murtziako taldeak ostegun honetan bere webgunean. Denboraldi baterako kontratua sinatu du, eta Katsikaris ordezkatuko du karguan.

Baskonian hasi zuen bere ibilbidea Navarrok. Gazteen mailetan ibili ostean, laguntzaile lanetan ibili zen lehen taldean Ivanovic, Perasovic, Scariolo eta Marco Crespi entrenatzaileekin. 2014an Crespi kargutik kendu zuen Baskoniak eta Ibon Navarrok hartu zuen taldea zuzentzeko ardura. Azken bi urteetan Basquet Manresa taldea entrenatu du.

a entrenatu du.