Itxi

Saskibaloia

ACB LIGA

Endesa Liga irailaren 30ean hasiko da

Agentziak | Erredakzioa

Errege Kopa, Kanaria Handian, otsailaren 15-18an jokatuko dute, eta liga erregularra maiatzaren 24an bukatuko da. GBC lehenengo mailan onartu dute.

2017/18 denboraldiko Endesa Liga irailaren 30ean hasiko da, eta Errege Kopa 2018ko otsailaren 15tik 18ra jokatuko da Las Palmas Kanaria Handikoan, ACBko Batzorde Orokorrak zabaldutakoaren aabera.

Batzordeak denboraldiaren egutegia onartu du. Irailaren 22an eta 23an hasiko da, Kanaria Handiko Endesa Superkoparekin.

Endesa Ligak hartuko du erreleboa gero. Lehen jardunaldia irailaren 30ean eta urriaren 1ean izango da. Lehen itzulia urtarrilaren 21ean bukatuko da. Sailkatutako taldeek Kanaria Handiko Errege Kopa jokatuko dute 2018ko otsailaren 15a eta 18a bitartean.

Liga erregularra maiatzaren 24an bukatuko da, eta Endesa Ligako play-offa maiatzaren 27an hasi, eta ekainaren 18a eta 23a bitartean bukatuko da, titulua irabazteko lehian arituko diren talde kopuruaren arabera.

Batzarrean, liga 17 talderekin jokatzea onartu dute, eta Gipuzkoa Basket ere izango da tartean.

da tartean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Saskibaloia