Itxi

Saskibaloia

Fitxaketa

Marina Kuzinak Lointek Gernikan jokatuko du

eitb.eus

Halere, asteazken honetan Citylift Spar Gironaren kontrako Eurokopako partidan ezin izango du jokatu.

  • Argazkia: Gernika Bizkaia

Lointek Gernika Bizkaiak fitxaketa berria iragarri du, Marina Kuzina; pibota da, 1,94 metro eta 32 urte ditu errusiarrak.

Talia Caldwell estatubatuarra etorri arte taldea indartuko omen du.

Suediako Udominatetik heldu da, eta lehenago Nadezhda, Spartak, Dynamo etal Ekaterinburg taldeetan aritu da ere; Errusiarekin Olinpiar Jokoak eta Europako Txapelketetan aritu da ere.