Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Eurocup: Gironak Europako estreinaldia zapuztu dio Lointek Gernikari

  • facebook
  • twitter

Saskibaloia

Eurokopa

Gironak Europako estreinaldia zapuztu dio Lointek Gernikari

Agentziak | Erredakzioa

2017/10/11

Mario Lopezenak hasieratik bertatik egin behar izan dio Eric Surisek zuzentzen duen taldearen hasiera onari, 0-8ko partziala sartu baitiete bi minuturen buruan.

1:34
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Spar Citylift Gironak zapuztu egin dio Lointek Gernika Bizkaiari Europako bere debuta, bizkaitarrek jipoia jaso baitute Casilla aretoan jokatutako partidan (57-81).

Markagailuak islatu duen azken emaitza bigarren zatiaren ondorioa izan da, non talde katalanak aldageletatik atera eta berehala egin duen alde. Une horretan, bizkaitarrak jabetu dira ez zirela gai lehen zatian erakutsitako borrokatzeko grina berdintzeko.

Mario Lopezenak hasieratik bertatik egin behar izan dio Eric Surisek zuzentzen duen taldearen hasiera onari, 0-8ko partziala sartu baitiete bi minuturen buruan, Nuria Martinezek sartutako bi hirukoren bidez, besteak beste.

Etxekoek, Marina Bas errusiarraren bidez, hurbildu eta Gironakoei eustea lortu dute lehen laurdenean. Hiru puntura gerturatu dira (13-16), baina azkenean bostu puntua izan da tarte horren amaierako aldea (13-18).

Maria Pina eta Ashia Suntherlandek Basekin egin dute bat saskiratze lanetan etxekoen aldetik; Gironaren, berriz, Maria Conde eta Kristina Alminaite lituaniarra nabarmendu dira nahiko parekatua izan den bigarren laurdenean. Baina bisitariak beti aurretik izan dira (20-31, 28-33, 31-39).

Hortxe bukatu da etxekoen erresistentzia ahalmena. Atsedenalditik buelta, Gironak saskiratzeak pilatu ditu bata bestearen atzetik 2-18ko partziala lortuta (33-57), eta, orduantxe amaitu da norgehiagoka.

Katalanek 29 puntuko aldea izatera ere iritsi dira amaierara heltzeko 4:34 falta zirenean (45-74). Dena dela, azkenerako gernikarrek aldea apur bat murriztu ahal izan dute (57-81).

Estatistiken alorrean, etxekoen aldetik Bas (18 puntu, 9 errebote eta 19ko balorazioa) eta Pina (15 eta 10) nabarmendu dira; bisitarien aldetik, ostera, Nuria Martinez (15 eta 15), Colhado (10, 11 eta 14), Evans (12, 5 eta 13).

Fitxa teknikoa:

Lointek Gernika Bizkaia: 57 (13+18+6+20): Ana Gómez, Molina (6), Pina (15), Sutherland (10) eta Bas (18) –hasierako bosteko-; Naiara Díez (1), Lázaro, Devaughn (2), Ariztimuño (5), Alberdi eta Bergara.

Spar Citylift Girona: 81 (18+21+23+19): Nuria Martínez (15), Romeo (7), Mendi (5), Evans (12) eta Colhado (10) -hasierako bosteko-; Buch (5), Conde (4), Traore (13), Alminaite (10), Oma eta Roig.

Epaileak: Fernando Ballester (España), Alessandro Martolini (Italia) eta Michel Glod (Luxemburgo). Ez da kanporaturik egon.

Iruzkinak

Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
Publizitatea

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
20:30 - 22:45 EUROKOPA: Bilbao Basket vs Limoges
Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena