Itxi

Saskibaloia

Eurokopa

Gironari irabazteko beharra dauka Lointek Gernikak, Europan jarraitzeko

Agentziak | Erredakzioa

G Multzoko azken postuan dago Gernikako taldea, hiru porrotekin. Eurokopako neurketa zuzenean emango dute ETB4k eta eitb.eus-ek, ostegunean 19:15ean.

  • Spar Citylift Girona - Lointek Gernika Bizkaia, ostegunean 19:15ean.

    Spar Citylift Girona - Lointek Gernika Bizkaia, ostegunean 19:15ean.

Lointek Gernika Bizkaiak irabazteko beharra dauka, Spar Citylift Gironaren kantxan, Eurokopan bizirik jarraitzeko. Ostegunean 9:15ean izango da Europako bigarren txapelketako multzoen faseko laugarren jardunaldiko neurketa, eta zuzenean emango dute ETB4k eta eitb.eus-ek.

Eurokoparen lehen jardunaldian porrota jaso zuten Gironaren aurka etxean (57-81), eta Cegleden (80-68) eta Landesen (72-64) kontra ere galdu egin dute. Hiru porrotek G Multzoko azken postuan jarri dute Lointek.

Galtzen badu, Lointekek Eurokopatik kanpo egongo da, edo behintzat, oso zail izango du sailkatzea. Aukera gutxi izango lituzkete lau hirugarren onenen artean sartzea.

Bizkaitarrak eta kataluniarrak aurrez aurre aritu dira Dia Ligan. Izan ere, elkarren aurka jokatu zuten igandean, Fontajaun. Gironak Gernikari irabazi zion (80-70), Marina Basek (22 puntu eta 8 errebote) eta Ameryst Alstonek (16 eta 6) ustekabea jartzeko arrazoiak eman zuten arren.