Itxi

Saskibaloia

Europako txapelduna

Pablo Lasok bigarrenez irabazi du Euroliga entrenatzaile gisa

Erredakzioa

Gasteiztarrak 2018ko Euroliga irabazi du Real Madrilekin eta txapelketa hau gutxienez birritan irabazi duten 13 entrenatzaileen zerrendan sartu da.

  • Pablo Laso. Argazkia: EFE

    Pablo Laso, Real Madrilek Euroligan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Pablo Laso gasteiztarrak 2018ko Euroliga irabazi zuen Real Madrilekin, igandean, Belgradeko finalean Fenerbahçe gaindituta. Ondorioz, entrenatzaile gisa bere bigarren Euroligako titulua lortu du.

Guztira, 13 entrenatzaile bakarrik dira Euroliga birritan edo gehiagotan irabazi dutenak. Zeljko Obradovic Fenerbahçeko entrenatzailea da Euroligako titulu gehien dituena, 9 aldiz irabazi baitu txapelketa hau.

Entrenatzaileen palmaresa:

9 titulu; Zeljko Obradovic

.       1992 (Partizan)

.       1994 (Joventut)

.       1995 (Real Madril)

.       2000, 2002, 2007, 2009 eta 2011 (Panathinaikos)

.       2017 (Fenerbahçe).

4 titului; Pedro Ferrandiz

.       1965, 1967, 1968 eta 1974 (Real Madril)

4 titulu; Alexander Gomelsky

.       1958, 1959 eta 1960 (ASK Riga)

.       1971 (CSKA)

4 titulu; Bozidar Maljkovic

.       1989 eta 1990 (Split)

.       1993 (Limoges)

.       1996 (Panathinaikos)

4 titulu; Ettore Messina

.       1998 eta 2001 (Kinder Bolonia)

.       2006 eta 2008 (CSKA)

3 titulu; Aleksandar Nikolic

.       1970, 1972 eta 1973 (Varese).

3 titulu; Pini Gershon

.       2001 (+), 2004 eta 2005 (Maccabi)

2 titulu; Evgeny Alekseyev

.       1961 eta 1963 (CSKA)

2 titulu; Valerio Bianchini

.       1982 (Cantu)

.       1984 (Virtus Roma)

2 titulu; Sandro Gamba

.       1975 eta 1976 (Varese)

2 titulu; Zeljko Pavlicevic

.       1986 (Cibona)

.       1991 (Split)

2 titulu; Lolo Sainz

.       1978 eta 1980 (Real Madril)

2 titulu; Pablo Laso

.       2015 eta 2018 (Real Madril)


(+) 2001ean, Europako saskibaloiaren zatiketa dela eta, bi final jokatu ziren; Maccabik irabazi zuen Suproligakoa, eta Kinder Boloniak irabazi zuen Euroligakoa.