Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

3. etapa

Michael Matthews, Gasteizko esprintean garaile

Mikel Dominguez

Australiako txirrindulariak bukaera ona eman dio Orica-GreenEdge taldeko lanari, eta Itzuliko lehenengo esprinta irabazi du. Contadorrek lider jarraitzen du.

Michael Matthewsek (Orica-GreenEdge) irabazi du Gasteizko esprintean, sailkapen orokorrean trantsiziozkoa izan den etapa luze baten ostean. Australiako txirrindulariak bukaera ona eman dio bere taldearen lanari, Arabako hiriburuaren helmugako borroka garbian, Euskal Herriko Itzuliaren hirugarren etapan.

194,5 kilometroko etapa burutu dute txirrindulariek, Urdazubi eta Gasteiz artean. Gidoia espero bezala bete da, eta etapa esprintean bukatu da. Gainera, tropeleko gizonik azkarrenetariko bat, mota honetako bukaeretan faborito nagusienen artean, izan da garailea.

Australiako taldeak, Matthews eta Simon Gerransekin, argi utzi zuen atzo esprintean irabaztea helburu zutela. Australiarra besteak baino azkarragoa izan da, Kevin Rezaren (Europcar) eta Michal Kwiatkowskiren (Omega Pharma-Quick Step) aurretik. Adi ibili da poloniarra, baita Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) liderra ere. Madrildarrak ez du maillota mantentzeko arazorik izan.

Eguneko protagonista handia Ruben Fernandez (Caja Rural-Seguros RGA) izan da. Bakarrik egin du ia etapa osoa, 34. kilometrotik 160.era. Skyren lana, Ben Swiften alde (4.a helmugan), eta etaparen logikak, Murtziako txirrindulariaren abenturarekin bukatu dute.

3. ETAPAKO SAILKAPENA

1 MATTHEWS, Michael OGE 05h 02' 09¿
2 REZA, Kevin EUC d.b.
3 KWIATKOWSKI, Michal OPQ d.b.
4 SWIFT, Ben SKY d.b.
5 MARTENS, Paul BEL d.b.
6 ARASHIRO, Yukiya EUC d.b.
7 RATTO, Daniele CAN d.b.
8 IGLINSKIY, Maxim AST d.b.
9 GASPAROTTO, Enrico AST d.b.
10 VAN DER SANDE, Tosh LTB d.b.

SAILKAPEN OROKORRA

1 CONTADOR, Alberto TCS 12:54:03
2 VALVERDE, Alejandro MOV 00' 14¿-ra
3 KWIATKOWSKI, Michal OPQ 00' 34¿-ra
4 CUNEGO, Damiano LAM 00' 36¿-ra
5 EVANS, Cadel BMC d.b.
6 PERAUD, Jean-Christophe ALM d.b.
7 TROFIMOV, Yury KAT d.b.
8 NIEVE, Mikel SKY d.b.
9 KREUZIGER, Roman TCS 00' 54¿-ra
10 LANDA, Mikel AST d.b.