Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

Apirilaren 6tik 11ra

Euskal Herriko Itzulia Bilbotik abiatuko da 2015ean

Erredakzioa

Aiak hartuko du seigarren eta azken etapa, 18,3 kilometroko erlojuaren kontrakoa egingo baita bertan.

  • Alberto Contador

    Alberto Contador, Itzuliko azken irabazlea. EFE

Bilbon hasi eta Aian amaituko da 2015ean Euskal Herriko Itzulia.

Itzuliko webgune ofizialean eman dituzte jakitera 55. edizioko ibilbidearen lehen datuak. Bilbok, Gasteizek, Zumarragak, Arratek eta Aiak hartuko dituzte etapa amaierak. Aian lehiatuko den azken etapa erlojuaren kontrako saioa izango da, eta 18,3 kilometroko luzera izango du.

Iaz Alberto Contador izan zen Itzuliko irabazlea.

Apirilaren 6an hasi eta 11n amaituko da, eta, ohi bezala, 6 etapa izango ditu.

ETAPAK

1. etapa: Bilbo - Bilbo (profila)

2. etapa: Bilbo - Gasteiz (profila)
3. etapa: Gasteiz - Zumarraga (profila)
4. etapa: Zumarraga - Arrate (Eibar) (profila)
5. etapa: Eibar - Aia (profila)
6. etapa: Aia - Aia (profila)

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea