Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

Faboritoetako bat

Quintana: 'Euskal Herriko Itzuliko oroitzapen onak dauzkat'

Erredakzioa

Kolonbiarrak aurtengo edizioko hirugarren etapako azken 80 kilometroak egin ditu, Ion eta Gorka Izagirre, Castroviejo, Intxausti eta Igor Anton taldekideekin batera.

0:00

Nairo Quintana Movistar taldeko txirrindulari kolonbiarra konfiantzaz da, Euskal Herriko Itzuliaren atarian. Quintanak 2013ko edizioa irabazi zuen, bere burua ezagutzera emanez, eta "oroitzapen onak" dituela adierazi du.

Tirreno Adriatikoan gailendu ostean, Quintanak Itzuliko hirugarren etapako azken 80 kilometroak egin ditu gaur, Ion eta Gorka Izagirre, Castroviejo, Intxausti eta Igor Anton taldekideekin batera.

Kolonbiarrak 2013ko edizioa irabazi zuen, Porteren eta Henaoren aurretik, azken egunean erlojupeko bikaina eginda. "Oroitzapen onak dauzkat. Egia esateko, lasterketa oso gogoko dut, eta taldekide askok ibilbidea ezagutzen dute. Horrek lasaitasuna ematen dizu. Daukagun taldearekin ez genuke arazorik izan behar, eta ibilbidea ondo datorkit. Baina aurkariak ere kontuan eduki behar dira", esan du Movistarreko txirrindulariak.

Nairo Quintanak La Antigua ezagutu du gaur, 800 metroko igoera, % 16ko desnibelarekin, eta % 20ko maldekin. Hirugarren etapan birritan igo beharko dute, azkena, helmugatik hiru kilometrora. "Malda handia du. Igoera asko daude egun horretan eta zangoak ondo eduki behar dituzu, bestela, denbora asko galtzeko zorian zaude. Gustukoa dut, bai horixe", azaldu du kolonbiarrak.

Aurkariei dagokienez, Quintanak Mollema, Talansky eta Sky taldeko txirrindulariak aipatu ditu, baina Kwiatkowski munduko txapeldunaren izena nabarmendu du: “Munduko txapelduna da, horrekin ez dago gehiago esaterik. Txirrindulari indartsua da, ibilbide mota askotara ondo moldatzen dena. Horregatik berari gailentzeko estrategiak bilatu behar ditut, bai igoeretan eta bai erlojupekoetan”.

rlojupekoetan”.