Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

Ezustekoa eman du

ITZULIA | Joaquim 'Purito' Rodriguezek irabazi du Itzulia

Agentziak | Erredakzioa

Henao eta Ion Izagirre, bigarren eta hirugarren sailkatu dira sailkapen nagusian. Aiako erlojuaren kontrakoan Dumoulin nagusitu da, Puritoren eta Izagirreren aurretik.

9:06

Joaquim "Purito" Rodriguezek (Katusha) irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren 55. edizioa. Proba gaur erabaki da Aiako erlojupekoarekin (18.3 kilometro), eta garaipena Tom Dumoulin (Giant Alpecin) holandarrarentzat izan da.

Puritoren eta Sergio Luis Henaoren (Sky) arteko lehia zirraragarria izan da, eta katalana kolonbiarra baino 13 segundo lehenago helmugaratu da. Henao izan da liderra azken hiru etapetan, Puritoren denbora berdinarekin.

Dumoulinen atzetik Purito bera sailkatu da, eta hirugarren postua Ion Izagirrerentzat izan da. Ormaiztegikoak lan ikaragarria egin du eta sailkapen nagusian ere hirugarren bukatu du. Nairo Quintanak ez du esperotako maila eman, eta zazpigarren sailkatu da gaur. Sailkapen nagusian, laugarren izan da.

Purito Rodriguez handia Itzuliaren historian sartu da gaur. Contador, Nairo Quintana eta Samuel Sanchez izan dira probako azken irabazleak.

6. etapako sailkapena:

1. Dumoulin 28:46
2. J. Rodriguez 4-ra
3. Ion Izagirre 5-ra
4. Henao 17-ra
5. Intxausti 21-ra
6. Felline 23-ra
7. Quintana 30-ra
8. Taaramae 36-ra
9. Rui Costa 34-ra
10. Kwiatkowski 37-ra

Sailkapen nagusia:

1. J. Rodriguez
2. Henao 13-ra
3. Ion Izagirre 29-ra
4. Quintana 38-ra
5. Simon Yates 46-ra
6. Scarponi 1:06-ra
7. Rui Costa 1:14-ra
8. Kwiatkowski 1:15-ra
9. Zakarin 1:25-ra
10. Pinot 1:33-ra

1:33-ra

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • © EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

    #-ent_adh_conf_online-#