Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

Debuta, Valentzian

Mikel Landak Itzulian hartuko du parte SKY taldearekin

Erredakzioa | Agentziak

Bere aurreneko lasterketa talde berrian otsailean izango da, Valentziako Itzulian. Euskalduna Itzulian eta Italiako Giroan izango da ere.

  • Mikel Landa, 2015eko Giroan. EFE

    Mikel Landa, 2015eko Giroan. EFE

Mikel Landak Euskal Herriko Itzulian hartuko du parte SKY taldearekin. Bere lehengo urtea izango da Britainiako taldean eta ze lasterketetan izango den jakitera eman dute.

Lehenengoa otsailean izango da, 3tik 7ra jokatzen den Valentziako Itzulian.

Martxoan Tirreno-Adriatiko lasterketa ospetsua korrituko du, apirilean Euskal herriko Itzulia eta maiatzean Italiako Giroan taldeburua izango da gasteiztarra; iaz hirugarren postua lortu eta gero aurten garaipena eskuratzeko hautagaia izango da.