Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

4. etapa

Samuel Sanchezek irabazi du Orion, eta Kelderman da lider berria

eitb.eus

Asturiarrak BMCrekin lortzen duen lehenengo garaipena izan da. Mikel Landa (Sky) bigarren taldean sartu da, LottoNL-Jumboko lider berria baino 8 segundo geroago.

1:30

Samuel Sanchezek (BMC) irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren 4. etapa, Orioko aldapetan egindako erasoari esker, helmugatik pare bat kilometrora. Wilco Keldermanek (LottoNL-Jumbo) jantzi du liderraren maillot horia, Mikel Landa (Sky), orain arte sailkapen orokorreko lehenengo postuan zegoena, bigarren taldean heldu dako, 8 segundora.

Asturiarrak Itzulian lortutako zortzigarren garaipena da, eta BMCrekin irabazten duen lehenengoa.

165 kilometro izan ditu etapak, Lesaka eta Orio artean, eta azken 20 kilometrotan, Aiako bi igoerak. Luis Angel Mate (Cofidis), Angel Vicioso (Katiuxa), Carlos Verona (Etixx-Quick Step), Simone Petilli (Lampre-Merida), Tim Wellens (Lotto-Soudal) eta Christophe Riblon (Ag2r-La Mondiale) izan dira eguneko ihesaldiko protagonistak.

Aiako igoeretan apurtu dira aurreko taldeak eta tropela. Ihesaldia minutu bateko abantailarekin heldu da lehenengo igoerara, eta Verona lasterketa buruan geratu da. Orion batu zaizkio Mate eta Wellens.

Talde nagusian, Sergio Henaok (Sky) erasoa jo du aldapan gora, Alberto Contadorrek (Tinkoff-Saxo) eta Nairo Quintanak (Movistar) jarraituta. Landak ezin izan du erritmoa jarraitu kilometro gogorretan.

Jaitsieran, tropelak ihes egindako guztiak harrapatu ditu, eta azken aldapan, Samuel Sanchezek atzean utzi ditu faborito guztiak.

Kelderman da lider berria. Henao dago bigarren, 4 segundora, eta Landa dago hirugarren postuan, 7 segundora. Sanchez laugarren postuan jarri da, 8 segundora.

4. ETAPAKO SAILKAPENAK