Itxi

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

X-deportes_vuelta al pais vasco-X

Euskal Herriko Itzulia 2024

3. etapa

De la Cruz, garaile Donostian

Erredakzioa

Quick Step taldeko txirrindulariak erasoa jo du azken kilometroetan garaipena eskuratzeko. De La Cruz lider berria da.

Quick-Step Floors taldeko David de la Cruzek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko 3. etapa Gasteiz eta Donostia artean eta lider jarri da bide batez.

Garaipena jardunaldiko azken igoeran jotako erasoari esker lortu du De la Cruzek. Nahiz eta alde handia atera ez nahikoa izan du helmugara bakarrik heltzeko. Ion Izagirre (Bahrain) onenekin izan da eta faboritoen artean ez da diferentziarik egon.

Osteguneko 4. etapa Bilbora helduko da, 174.1 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek eta 2. Mailako bi mendate igaro: Sollube, 110. kilometroan eta Ganguren, helmugatik 14 kilometrotara.