Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Ibilbidea

2015eko Giroa San Remon hasiko da, taldekako erlojupeko batekin

Erredakzioa

Antolatzaileek lehenengo hiru etapen berri eman dute. Vincenzo Nibali Italiako lasterketara itzuli daiteke.

  • Nairo Quintana, último ganador del Giro / EFE.

    Nairo Quintana, último ganador del Giro / EFE.

2015eko Italiako Giroa maiatzaren 9an hasiko da, San Remon bukatuko den taldekako erlojupeko batekin. Lehenengo etapa bidegorri edo bizikletentzat propio egindako bide batetkin joango da, trenbide zahar baten gainean eraikitako. Lasterketa matzaren 31an bukatuko da, Milanen edo Turinen, antzolatzaileek esan duten bezala.

Lehenengo etaparen ibilbidea Milan-San Remoren bideetatik gertu pasako da, baina Poggio igo gabe.

Bigarren etapak, Ligurian ere, Albenga eta Genoa lotuko ditu, 150 bat kilometrotan zehar. Esprinterrentzat egokia izango da. Hirugarrena, Chiavari eta La Spezia artean (185 kilometro), sailkapen orokorreko txirrindularientzako aurreneko azterketa serioa izango da.

Vincenzo Nibalik, Frantziako Tourraren azken irabaleal, Giroa "oso garrantzitsua" dela esan du, ekitaldiari bidalitako bideo batean. "Giroarekin harreman estua daukat, itzuli handietara salto egin nuelako hor. 2015ean itzultzeko gogoa badaukat", esan du.