Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

8, etapa

Beñat Intxausti eta Mikel Landa, jaun eta jabe Campitello Matesen

Leire Etxazarra | eitb.eus

Lehenengo eta bigarren egin dute Italiako Giroko mendiko lehen etapan. Alberto Contador liderra, berriz, bosgarren sartu da.

1:34

Beñat Intxausti (Movistar) eta Mikel Landa (Astana) lehenengo eta bigarren izan dira Italiako Giroko 8. etapan. Guztira, 186 kilometro egin dituzte, Fiuggi eta Campitello Matese artean.

Alberto Contador lasterketako liderra bosgarren izan da, 35 segundora.

Intxaustik erasoa jo du helmugatik lau kilometrora. Ordura arte, Kruijswik izan da lasterketaren buruan, eta bzikaitarrak harrapatu egin du atzetik Reichenbackekin batera etorrita.

Mikel Landa ere atzetik etorri da eta aurrera egin du Intxausti harrapatzeko asmoz. Faborito nagusien taldetxoa, Contador eta Porterekin, hurbil zetorren, segundo gutxi batzuetara.  Hala ere, ez dira euskadunak harrapatzeko gai izan.

Azkenean, Beñat Intxausti sartu da garaile Campitello Mateseko helmugan, Italiako Giroan lortzen duen bigarren garaipena izan da gaurkoa. Mikel Landa bigarren izan da, 20 segundora.

Igandean 9. etapa korrituko dute, 215 kilometrokoa, Benevento eta San Giorgio del Sannio artean.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alberto Contador