Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

10. etapa

Boemek amaiera biribila eman dio ihesaldiari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Italiarrak Busato eta Malaguti gainditu ditu esprintean. Contadorrek lidergoari eutsi dio eta Portek 45 segundo galdu ditu. Landa hirugarren dago.

  • Nicola Boem. Argazkia: EFE

    Nicola Boem. Argazkia: EFE

Nicola Boem nagusitu da Italiako Giroaren 10. etapan (200 kilometro, Civitanova Marche eta Forli artean) eta Alberto Contadorrek (Tinkoff Saxo) lidergoari eutsi dio.

Bardani taldeko italiarrak amaiera biribila eman dio aurreneko kilometroan sortutako ihesaldiari. Esprintean Matteo Busatop (Southeast) eta Alessandro Maluguti (Nippo) gainditu ditu.

Tropela minutu batera helmugaratu da eta Richie Porte australiarrari gurpila zulatu zaio amaierarako bost kilometroren faltan eta 44 galdu ditu. Contadorrek lidergoan jarraitzen du. Fabio Aru italiarra bigarren dago, hiru segundora, eta Mikel Landa arabarra hirugarren postuan dago, 46ra.

Asteazkenean 11. etapa jokatuko da. Jardunaldiak 153 kilometro izango ditu Forli eta Imola artean.

Porte, zigortuta

Richie Portek bi minutuko zigorra jaso du gurpila zulatu zaionean Simon Clarkek (Orica-GreenEdge) berea utzi diolako. Gauzak horrela, Alberto Contador liderra urrunago du australiarrak, 3:09ra hain zuzen ere.