Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

15. etapa

Mikel Landa, jaun eta jabe Madonna di Campiglion

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarrak garaipen bikaina lortu du Italiako Giroko mendiko lehen etapa garrantzitsuan. Alberto Contadorrek sendo jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.

00:35

Mikel Landak garaipen handia lortu du Italiako Giroko 15. etapan, mendiko lehenengoan, eta Alberto Contadorrek sailkapeneko lidergoari eutsi dio, arazo handirik gabe.

Landaren atzetik, Yuri Trofimov errusiarra (Katusha) sartu da, 2 segundora, eta, ondoren, Alberto Contador, 5 segundora. Laugarren Fabio Aru Landaren Astanako taldekidea izan da, 6 segundora.

Sailkapen nagusian, Alberto Contadorrek lider jarraitzen du. Bi minutu eta 35 segundo ateratzen dizkio orain Fabio Aru italiarrari, eta 4 minutu eta 19 segundo Andrey Amador Movistar taldeko txirrindulariari.

Mikel Landa laugarren da sailkapen nagusi horretan, 4 minutu eta 46 segundora.

Astelehenean, bigarren atseden eguna izango dute. Asteartean, berriz, 16. etapa korrituko dute, 177 kilometrokoa, Pinzolo eta Aprica artean. Mortirolo mitikoa igoko dute, helmugatik 30 kilometrora.

05

6">05