Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

17. etapa

Bigarrenez nagusitu da Modolo

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Italiarrak Nizzolo eta Mezgec gainditu ditu esprintean. Sailkapen nagusian, aldaketarik ez.

  • Modolok esprintean irabazi du 17. etapa. Argazkia: EFE

    Modolok esprintean irabazi du 17. etapa. Argazkia: EFE

Sacha Modolok (Lampre-Merida) erdietsi du Italiako Giroaren 17. etapa (134 kilometro, Tirano eta Lugano artean). Esprintean Giacomo Nizzolo (Trek) eta Lika Mezgec gainditu ditu italiarrak.

Ihesaldia eratzeko hainbat saiakera egon dira eta hainbat txirrindularik erasora jo dute, baina azkenean esprintean bukatu da etapa, eta beharbada aurtengo azkenengoa izan da.

Modolo zen azkenengo metroetan irabazteko faborito nagusia, eta ez du kale egin. Italiarrak bere bigarren garaipena lortu du.

Sailkapen nagusian, aldaketarik ez. Contadorrek lidergoari eutsi dio eta Mikel Landa bigarren postuan dago, 4:02ra. Ostergunean hamazortzigarren etapa jokatuko da. Jardunaldiak 172 kilometro izango ditu, Melide eta Verbajia artean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea