Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Giroa, hastear

Elastiko arrosaren bila

eitb.eus

Vincenzo Nibali, Alejandro Valverde eta Mikel Landa gasteiztarra dira faborito nagusienak Torinora arrosaz jantzita heltzeko.

  • Garaikurra

    Garaikurra

Ostiralean hasiko da Holandako Apeldoorn herrian Italiako Giroa 2016. Bederatzi kilometroko erlojupekoarekin hasiko da lasterketa eta bi egun Holandako errepideetatik eman eta gero Italia aldera joko du tropelak.

Aurten euskaldun bat dugu faboritoen artean, Mikel Landa. Gasteiztarrak hirugarren egin zuen iaz eta Trentinoko Giroa irabazi eta gero prest da elastiko arrosa janzteko Torinon. SKY Teamek talde indartsua egin du Landari laguntzeko.

Halere, faborito nagusiena Vincenzo Nibali izango da. Italiarrak Giroa, Vuelta eta Tourra irabazi ditu, baina aurten ez ditu garaipen askorik erdietsi, beraz, horrek aukera gehiago ematen dizkio Landari.

GIROKO ETAPAK

Hona hemen Giroko etapa guztiak

1. etapa: maiatzak 6, Apeldoorn (erlojupekoa), 9,8 km.
2. etapa, maiatzak 7, Arnhem-Nijmegen, 190 km.
3. etapa, maiatzak 8, Nijmegen-Arnhem, 189 km.

Maiatzak 9, atseden eguna.

4. etapa, maiatzak 10, Catanzaro-Praia a Mare, 191 km.
5. etapa, maiatzaks 11, Praia a Mare-Benevento, 233 km.
6. etapa, maiatzak 12, Ponte-Roccaraso (Aremogna) 165 km.
7. etapa, maiatzak 13, Sulmona-Foligno, 210 km.
8. etapa, maiatzak 14, Foligno-Arezzo, 169 km.
9. etapa, maiatzak 15, Chianti Classico (erlojupekoa), 40,4 km.

Maiatzak16, atseden eguna.

10. etapa, maiatzak 17, Campi Bisenzio-Sestola, 216 km.
11. etapa, maiatzak 18, Modena-Asolo, 212 km.
12. etapa, maiatzak 19, Noale-Bibione, 168 km.
13. etapa, maiatzak 20, Palmanova-Cividale del Friuli, 161 km.
14. etapa, maiatzak 21, Alpago (Farra)-Corvara, 210 km.
15. etapa, maiatzak 22, Castelrotto-Alpe di Siusi (erlojupekoa), 10,8 km.

Maiatzak 23, atseden eguna

16. etapa, maiatzak 24, Bressanone-Andalo, 133 km.

17. etapa, maiatzak 25, Molveno-Cassano d'Adda, 196 km.
18. etapa, maiatzak 26, Muggiò-Pinerolo, 234 km.
19. etapa, maiatzak 27, Pinerolo-Risoul, 161 km.
20. etapa, maiatzak 28, Guillestre-Sant'Anna di Vinadio, 134 km.
21. etapa, maiatzak 29, Cuneo-Torino, 150 km.