Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Lehenengo etapa

Dumoulin da lehen liderra; Mikel Landa, 40 segundora

Agentziak | Erredakzioa

9,8 kilometroko banakako erlojupekoaren ondoren, holandarra da lasterketako lehen liderra, Primoz Roglic eta Andrey Amador txirrindularien aurretik.

0:59

Tom Dumoulin holandarra (Giant) da Italiako Giroaren 99. edizioko lehen liderra, Apeldoornen, Holandan, jokatutako 9,8 kilometroko erlojupekoaren ostean. Dumoulinek 11 minutu eta hiru segundoko denbora egin du, Primoz Roglic esloveniarrak bezala (Lotto Jumbo).

25 urteko Dumoulin 53,2 kilometro orduko abiaduran joan da, eta Roglicek baino ehunen batzuk gutxiago egin ditu. Hirugarren postua Movistarreko Andrey Amadorren egin du.

Faboritoen arteko lehian, Vincenzo Nibalik 11 minutu eta 22 segundoko denbora egin du, Alejandro Valverdek baino 54 gutxiago, eta Mikel Landak baino 21 gutxiago.

Larunbatean bigarren etapa jokatuko dute, laua, Arhem eta Nijmegem artean. Guztira, 190 kilometro.

 


"600">