Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

19. etapa

Nibali garaile Risoulen; Nieve bigarren, eta Chaves, lider

Agentziak | Erredakzioa

Orain arteko liderrak, Kruijswijk holandarrak, erorikoa izan du Col de Agnello jaisten ari zela eta horrek denbora galtzea ekarri dio.

  • Vicenzo Nibali. Argazakia: EiTB.

    Vicenzo Nibali. Argazakia: EiTB.

Vincenzo Nibali (Astana) italiarra gailendu da Italiako Giroko 19. etapan. Guztira, 162 kilometro egin dituzte txirrindulariek, Pinerolo eta Risoul artean. Etapa ikusgarria izan da, eta sailkapen nagusian aldaketak eragin ditu: Esteban Chaves (Orica-GreenEdge) da orain lider berria, Steven Kruijswijk orain arteko liderrak izandako erorikoaren ostean.

Etapan erorikoak, ezustekoak, erasoak eta estrategia izan dira nagusi. Nibalik erakustaldia eman du eta bakar-bakarrik agertu da Risouleko helmugan.

Kruijswijkek eroriko ikusgarria izan du Col del Agnelloeta bakarrik geratu da azken 50 kilometroetan. Azkenean maglia arrosa utzi egin behar izan du, baina biharko ondo errekuperatuz gero, lider postua berreskuratzeko borrokan jarrai dezake. Bestalde, Alejandro Valverdek (Movistar) asko sufritu eta podiumeko postua galdu du. Laugarren da orain espainiarra.

Mikel Nievek etapa bikaina egin du eta bigarren sartu da helmugan, Nibaliren atzetik.

Larunbatean 20. etapa jokatuko dute; 134 kilometro Guillestre eta Sant'Anna di Vinadio artean.

 

"600">

"600">