Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

15. etapa

Bob Jungelsen garaipena Bergamon

Agentziak | Erredakzioa

Julen Amezketa protagonista izan da eguneko ihesaldi batean parte hartuz.

11:11

Italiako Giroko 15. etapa erritmo oso altuan hasi eta bukatu da. Valdengo eta Bergamo artean 199 kilometro burutu dituzte txirrindulariek eta hasiera-hasieratik hamaika eraso izan dira eguneko ihesaldiaren bila, baina tropelak ez du baimenik eman.

100 kilometro egin eta gero heldu da eraso ona, tartean Julen Amezketa, baina ez dute alde askorik lortu, 3 minutu baino gutxiago harrapatuak izan arte.

Azken kilometroetan ere saiakera asko izan dira, baino faboritoen taldeek lasterketa kontrolpean izan dute eta etapa amaitzeko 4 kilometoren faltan izan den aldapatxoan faboritoak elkarrekin joan dira aurrera Bob Jungelsen eta Vincenzo Nobaliren eraso batekin.

Azken esprintean Jungelsek (Quick Step Floors) berak lortu du garaipena. Sailkapen nagusian ezdago aldaketarik.

 

5c36">