Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

17:00etan

2018ko Italiako Giroa aurkeztuko da gaur, Milanen

eitb.eus

Maiatzaren 4an hasiko den lasterketak hiru etapa egingo ditu Israel aldean eta Zoncolan Mendatea protagonista izango da aurten.

  • Mikel Landa, iazko Giroan. Argazkia: Efe.

    Mikel Landa, iazko Giroan. Argazkia: Efe.

2018ko Italiako Giroaren aurkezpena egingo da gaur Milanen hainbat berritasun eta nobedadeekin.

Jerusalem hirian hasiko da. Italiako lasterketa lehen aldiz hasiko da Europako gunetatik kanpo, antolatzaileek aditzera emandakoaren arabera. "Israelen egongo den kirol ekitaldirik handiena izango da", antolatzaileen esanetan. Halaber, hiru lasterketa handietako bat (Tourra, Giroa eta Vuelta) lehen aldiz ibiliko da Europatik kanpo, antolatzaileek azpimarratu dutenez.

Txirrindulariek hiru egunetan zeharkatuko dituzte Isaelgo errepideak (oraindik ez dute esan nondik nora ibiliko diren), eta irteera Jerusalemengo Hiri Zaharraren kanpoaldean izango duela besterik ez dute.

Goi-mendiko etapa bat Zoncolan mendiaren gainean amaituko da eta Erroman izango du helmuga azken etapak.

GIROA 2018

1. etapa, maiatzak 4 ostirala,   Jerusalen - Jerusalen,     10 km (CRI)
2. etapa, maiatzak 5 larunbata, Haifa - Tel Aviv,     167 km
3. etapa, maiatzak 6 igandea, Be er Sheva -  Eilat,     226 km

Maiatzak 7, astelehena, atseden eguna

4. etapa, maiatzak 8 asteartea,  Catania  -  Caltagirone    
5. etapa, maiatzak 9 asteazkena,    Agrigento  -  Santa Ninfa    
6. etapa, maiatzak 10 osteguna,    Caltanissetta  -  Etna    
7. etapa, maiatzak 11 ostirala,    Pizzo Calabro  -  Santa María Cedro (Scalea)    
8. etapa, maiatzak 12 larunbata, Scalea   -  Montevergine di Mercogliano    
9. etapa, maiatzak 13 igandea,     Pesco Sannita  -  Campo Imperatore

Maiatzak 14, astelehena, atseden eguna

10. etapa, maiatzak 15 asteartea,    Farindola  -  Gualdo Tadino    
11. etapa, maiatzak 16 asteazkena, Foligno/Assisi/Città di Castello/Trevi  -   San Marino    
12. etapa, maiatzak 17 osteguna,   Filottrano  -  Imola    
13. etapa, maiatzak 18 ostirala,  Ferrara  -  Nervesa della Battaglia    
14. etapa, maiatzak 19 larunbata, San Vito al Tagliamento  -  Monte Zoncolan,     181 km
15. etapa, maiatzak 20 igandea, Trolmezzo -  Sappada

Maiatzak 21, astelehena, atseden eguna

16. etapa, maiatzak 22 asteartea, Trento  -  Rovereto    CRI
17. etapa, maiatzak 23 asteazkena, Arco  -  Monza    
18. etapa, maiatzak 24 osteguna, Milán  -  Pratonevoso    
19. etapa, maiatzak 25 ostirala, Venaria Reale  -  Monte Jafferau (Bardonecchia)    
20. etapa, maiatzak 26 larunbata, Ulzio/Susa  -  Cervinia    
21. etapa, maiatzak 27 igandea, Roma  -  Roma