X

Irratia zuzenean

Giroa 2018: Mohoricek irabazi du 10. etapa eta Chaves, irabazleen lehiatik at

Italiako Giroa 2018

10. etapa

Mohoricek etapa garaipena lortu du eta Chaves Giroa irabazteko lehiatik at geratu da

Erredakzioa

2018/05/15

Matej Mohoric (Bahrain-Merida) izan da Giroko 10. etapako irabazlea. Denzekin batera ihes eginda iritsi da, eta garaipena eskuratu du. Johan Esteban Chavesek 25 minutu galdu ditu faboritoekiko.

1:25
  • Whatsapp
  • Bidali

Matej Mohoricek (Bahrain-Merida) irabazi du Giroaren 10. etapa, Penne eta Gualdo Tadino artean egin dena, eta 244 kilometroko ibilbidea izan duena. Bestalde, Johan Esteban Chaves (Mitchelton-Scott) Giroa irabazteko aukerarik gabe geratu da, denbora asko galdu baitu.

Marco Frapporti izan da protagonista eguneko ihesaldian, baina Mohoricek erasoa jo du, eta Davide Vilellarekin (Astana) batera Frapporti harrapatu eta atzean utzi dute. Ondoren, Nico Denzek (AG2R) harrapatu du Mohoric, biak batera iritsi dira ihes eginda azken metroetara eta esloveniarrak lortu du etapa garaipena.

Faboritoen troplea 34 segundora iristi da, baina bertan ez da Chaves egon. Chaves faboritoen tropelarengandik 25 minutura iritsi eta Giroa irabazteko aukerarik gabe geratu da. Sailkapen nagusian Simon Yates da liderra, Tom Dumoulin (Team Sunweb) da bigarren 41 segundora eta Thibaut Pinot (Groupama-FDJ) hirugarren, 46 segundora.

Iruzkinak

Publizitatea
Giroa 2018 Italiako Giroa, zuzenean Giroa 2018
Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
13:05 - 18:00 ITALIAKO GIROA | 16. etapa: Trento - Rovereto, 34,5 km (erlojupekoa)
17:30 - 19:30 EMAKUMEEN BIRA | 4. etapa: Iurreta - Iurreta, 120 km

EiTB Kirolak

Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
13:05 - 18:00 ITALIAKO GIROA | 16. etapa: Trento - Rovereto, 34,5 km (erlojupekoa)
17:30 - 19:30 EMAKUMEEN BIRA | 4. etapa: Iurreta - Iurreta, 120 km
Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena