Itxi

Txirrindularitza

Lehen liderra da

Greipelek irabazi du Tour Down Underreko lehen etapa

Erredakzioa

Lotto-Belisol taldeko txirrindularia nagusitu da esprintean, eta probako lehen liderra da. Arnaud Demare izan da bigarren, eta Mark Renshaw hirugarren.

1:06
Andre Greipel.

Andre Greipelek (Lotto-Belisol) irabazi du Tour Down Under lasterketako lehen etapa, eta ondorioz, txirrindulari alemaniarra da probako lehen liderra. Prospect eta Lobethal artean korritu da 135 kilometroko lehen etapa hau.

Etapa esprintean erabaki da, eta Greipel izan da onena. Arnaud Demare (FDJ) izan da bigarren, eta Mark Renshaw (Blanco Pro Cycling) hirugarren. Azken kilometroetan tropela erritmo bizian joan da, eta lehia estua izan dute Lotto-Belisol, Sky, Orica-GreenEDGE eta Argos-Shimano taldeek.

Jordan Kerby 22 urteko txirrindulari gaztea izan da eguneko ihesladiko protagonista. Kerbyk ehun kilometro eman ditu ihes eginda, baina tropelak azken kilometroetan harrapatu egin du.

Lehen etapako sailkapena eta sailkapen nagusia:

1 Andre Greipel (GER) 3:35:24
2 Arnaud Demare (FRA) d.b.
3 Mark Renshaw (AUS) d.b.
4 Simone Pozi (ITA) d.b.
5 Steele Von Hoff (AUS) d.b.
6 Roberto Ferrari (ITA) d.b.
7 Daniele Peitropolli (ITA) d.b.
8 Edvald Boasson Hagen (NOR) d.b.
9 Jose Joaquin Rojas (ESP) d.b.
10 Zakkari Dempster (AUS) d.b.