Itxi

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatiko

Contador: 'Aste bateko lasterketarik garrantzitsuena da Tirreno'

Erredakzioa

Alberto Contador lehenengo aldiz egongo da Italiako lasterketan: 'Tourra, Giroa eta Vueltaren ondoren, lehiatuena da'. ETB-1ek eta eitb.com-ek zuzenean emango dute.

  • Alberto Contador. Argazkia: EFE.

    Alberto Contador. Argazkia: EFE.

"Lasterketarik lehiatuena da Tirreno-Adriatiko, Tourraren, Giroaren eta Vueltaren ondoren", Alberto Contadoren iritziz. Saxo Bank-Tinkoff Italian egongo diren txirrindulari handienetariko bat da.

Oso maila altuko txirrindulariak izango ditu Bi Itsasoetako Lasterketak, Paris-Niza zentzu guztietan gainditzeraino. Contadorez gain, Chris Froome, Cadel Evans, Joaquim Rodriguez, Vincenzo Nibali, Peter Sagan eta Fabian Cancellara ere egongo dira Tirrenon.

"Oso pozik nago lasterketaren maila altuarekin. Ona da denboraldia hilabete bakarrera ez mugatzea, eta martxoan hasita egotea", esan du Pintokoak. Sailkapen orokorraren bila irtengo da Contador, baina "irabaztea oso zaila izango dela" uste du.