Itxi

Txirrindularitza

Klasikoa

Nibali, Milano - San Remori buruz: 'Dibertitu egingo zaituztet'

Erredakzioa

Klasikoen artean klasikoena igandean lehiatuko dute eta lasterketa zuzenean emango dute eitb.comek eta ETB-1ek, 14:45etatik aurrera.

  • Nibali sasoi betean iritsi da Milano - San Remo klasikora. EiTB.

    Nibali sasoi betean iritsi da Milano - San Remo klasikora. EiTB.

Tirreno Adriatikoan lortutako garaipenaren ondoren, Vincenzo Nibali Milano-San Remo klasikoan lehiatuko da, sasoi betean eta moralez gainezka.

"Oso ondo sentitzen naiz eta nire aukeren alde egingo dut. Lasterketaren irakurketa zuzena egiten saiatuko naiz. Ez da munduko lasterketarik gogorrena, baina bai zailena, enigmatikoena. Hori da bere xarma", esan du Astana taldeko txirrindulari siziliarrak, La Gazzeta dello Sport egunkarian. "Adorerik ez zait falta. Dibertitu egingo zaituztet", iragarri du.

Nibalik oso argi du zeintzuk izango diren arerio nagusiak: "Lehena Sagan, eta bere ostean, berriz, Hushovd, oso indartsu baitabil. Eta Cavendish eta Cancellara".

Milano-San Remo klasikoa zuzenean emango dute eitb.comek eta ETB-1ek igandean, 14:45etatik aurrera.