Itxi

Txirrindularitza

48. edizioa

Roman Kreuzigerrek irabazi du Amstel Gold Race lasterketa

Erredakzioa

Saxo-Tinkoff taldeko txirrindulari txekiarra ihes eginda iritsi da helmugara eta garaipena eskuratu du. Alejandro Valverde (Movistar) izan da bigarren, eta Gerrans (Orica-GreenEDGE) hirugarren.

  • Roman Kreuziger. Argazkia: EFE

    Roman Kreuziger Amstel Gold Racean lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Roman Kreuzigerrek (Saxo-Tinkoff) irabazi du Amstel Gold Race lasterketako 48. edizioa. Txirrindulari txekiarra ihes eginda iritsi da helmugara, eta garaipena eskuratu du. Txirrindulariek 251 kilometroko ibilbide gogorra gainditu behar izan dute.

Kreuziger, Mikel Astarloza, Caruso, Grivko, Kreuziger, Marcato, Nordhaug eta Weening txirrindulariek osatzen zuten ihesaldian sartu da, helmugarako zazpi kilometro falta zirenean jo du azken erasoa, eta bakarrik geratu da lasterketa buruan. Inor ez da txekiarra harrapatzeko gai izan eta garaipena lortu du. Astarloza helmugarako 9 kilometro falta zirenean harrapatu du tropelak.

Irabazlearengandik 22 segundora txirrindulari multzo bat iritsi da, eta hortxe erabaki da podiuma zein beste bi txirrindularik osatuko zuten. Alejandro Valverde (Movistar) izan da bigarren, eta Simon Gerrans (Orica-GreenEDGE) hirugarren.

Sailkapena:

1. Roman Kreuziger 6:35:21
2. Alejandro Valverde + 22"
3. Simon Gerrans d.b.
4. Philippe Gilbert d.b.
5. Gianni Meersman d.b.
6. Pieter Weening d.b.
7. Bjorn Leukemans d.b.
8. Enrico Gasparotto d.b.
9. Giampaolo Curuso d.b.
10. Fabian Wegmann d.b.