Itxi

Txirrindularitza

Abuztuak 2

Donostiako Klasikoak amaiera aldatu du, ikusgarritasunaren bila

Mikel Dominguez

Helmuga behin igaro ostean, Igeldo igoko du lasterketak, Boulevardean bukatzeko, 292,2 kilometroren ostean.

  • Tony Gallopin, azken edizioko irabazlea / EFE.

    Tony Gallopin, azken edizioko irabazlea / EFE.

Donostiako Klasikoaren 34. edizioa arratsalde honetan aurkeztu dute, Donostiako Amara Hotelean. Lasterketa abuztuaren 2an izango da, Frantziako Tourraren osteko lehenengo larunbatean.

Aurtengo edizioak aldaketak izango ditu azken kilometroetan. Txirrindulariak bi aldiz igaroko dira Donostiatik, ikusleek eskertuko duten zirkuitu txiki batean. Iturburu gaina (1. maila), Arkale (2.a) bitan eta Jaizkibel (1.) beste bi aldiz igarota, azkenengoz helmugatik 60 bat kilometrora, helmugatik pasako dira txirrindulariak, azken zailtasun baten bila.

Igeldoraino abiatuko dira, Bordako Tontorra (2.a) igotzeko, helmugarako 8 kilometro falta direnean. Gipuzkoako hiriburura itzuliko dira, Boulevarden bigarren eta azken aldiz helmugaratzeko.

Guztira, 219,2 kilometro izango ditu aurtengo Donostiako Klasikoak, ohi baino gutxiago.