Itxi

Txirrindularitza

L'Equipe-ren arabera

Matxin talentu bila arituko da Etixx-Quick Stepen

ERREDAKZIOA

Joxean Fernandez Matxin kirol-zuzendaria bere erroetara itzuliko da, 2001ean Mapei-Quick Step taldean debutatu baitzuen zuzendari gisa.

  • Fernandez Matxin. Argazkia: EITB

Joxean Fernandez Matxin kirol-zuzendariak Ettix-Quick Step taldean jardungo du hurrengo denboraldian, L'Equipek aurreratu duenez. Azken bi urteak Lampre-Meridan eman ditu kirol-zuzendari lanetan.

Euskalduna bereziki talentu bila arituko da talde berri honetan. Gainera, bere erroetara itzuliko dela esan genezake, izan ere, 2001ean kirol-zuzendari gisa  egin zuen debuta Mapei-Quick Step taldean, eta 2002an Mapei-Quick Step-Latexcoko talentu taldearen arduraduna izan zen. Bertan, besteak beste, Cancellara, Pozzato, Davis eta Rogersekin elkarlanean jardun zuen.