Itxi

Txirrindularitza

San Luiseko Tourra, 3. etapa

Gaviriak mendean hartu ditu berriro Cavendish eta Modolo

Erredakzioa

20 urteko kolonbiarra, Cavendishen mamu beltza, aise gailendu da, eta britainiarrak ezin izan du ezer egin haren nagusitasunaren aurrean.

  • Fernando Gaviria kolonbiarra. Efe.

    Fernando Gaviria kolonbiarra. Efe.

Fernando Gaviria kolonbiarrak irabazi du San Luiseko Tourreko hirugarren etapa, Concaran eta Juana Koslay artekoa. Gaviriak garaipen ederra lortu du Mark Cavendish britainiarra (Etixx) ere atzean utzita. Daniel Diez argentinarrak lider jarraitzen du.

20 urteko kolonbiarrak Munduko Kopa irabazi du aurten Londresen, Omnium modalitatean, eta, azken egunetan, Cavendishen mamu beltza da. Britainiarrak ezin izan du ezer egin Gaviriak helmugan erakutsitako nagusitasunaren aurrean.

Kolonbiarrak urrutitik jo du erasoa, Cavendish bera eta Sacha Modolo, esprintean maisu den beste txirrindulari bat, ezustean harrapatuta. Gaviriak 20 metroko aldea atera die helmugan.