Itxi

Txirrindularitza

Mallorca Challenge

Steve Cummings britainiarrak irabazi du bigarren etapa

Erredakzioa

Valverderi gailendu zaio azken metroetan. Larunbatean hirugarren jardunaldia jokatuko dute; Serra Tramuntana Saria, 165 kilometrokoa.

15:37

Steve Cummings (MTN-Qhubeka) britainiarrak irabazi du Andratx-Mirador d’Es Colomer saria, Mallorca Challenge lasterketako bigarren jardunaldian. Guztira, 149 kilometro egin dituzte txirrindulariek.

Bigarren tokian Alejandro Valverde (Movistar) sartu da, Davide Formolo (Cannondale-Garmin) italiarraren aurretik. Bidean hirugarren mailako bi mendate eta bigarren mailako bat igo dituzte.

Hirugarren etapa larunbatean lehiatuko dute, Serra Tramuntana Saria, 165 kilometrokoa; Valldemossan hasi eta Deiàn bukatuko da.

 

"600">