Itxi

Txirrindularitza

Dubaiko Tourra 2015

Izar asko Dubain

Erredakzioa

Vincenzo Nibali, Alejandro Valverde, Mark Cavendish, Purito Rodriguez, Phillipe Gilbert, Tony Martin eta Jonathan Castroviejo, parte hartzaileen artean.

  • Dubaiko Touurra

    Dubaiko Touurra

Asteazkenetik ostirala bitartean Dubaiko Tourra jokatuko da.

Frantziako Tourreko azken irabazleak, Vincenzo Nibalik, lasterketan parte hartuko du eta berarekin batera txirrindularitzako beste izar asko, hala nola, Alejandro Valverde, Mark Cavendish, Purito Rodriguez, Phillipe Gilbert, Tony Martin eta Jonathan Castroviejo getxotarra.

WorldTourra kategoria duten hainbat talde izango dira bertan, Eusebio Unzueren Movistar, Astana, BMC, Etixx-Quick-Step, Lampre-Merida, Giant-Alpecin, Katusha, Sky eta Tinkoff-Saxo esaterako.